Alizia. Analisia

“ALIZIA MIRARIEN MUNDUAN”
ANALISI KRITIKOA

Umea umea izaten usten duen momentua (momentu ikaragarria!) eta eurentzako zoragarri, misteriotsu eta zentzugabekoa den nagusien munduan barneratzen den momentua.
 
Untxiaren gordelekua
Untxiaren gordelekutik bajatzen denean Alizia ez dago bere haurtzarora bueltatzen baizik eta denboran aurrera doa, nagusien gizarte mundurantz sartuko den momenturantz. Gordelekuaren sakonera heltzean, fraskotik edan ala ez, hazi ala ez, nagusia egin ala ez, hau da aurkezten zaion lehenengo dilema. Aliziak edaten du, eta hazi egiten da, orduan bere lehenengo pertsona nagusiekin aurkitzen da, Untxi Zuriarekin, beti presaka, ez du aztirik, berandu dabilela!



Politikaren ironia

Bere malkoen itsasora (freudzaleek likido admiotikoarekin identifikatu dutena) jausi ondoren Aliziak igeri egiten du animalien asamblada batera heldu arte. Inglaterrako parlamentuko asamblada. Euren kirol gustokoena, “hauteskunde lasterketa”, ez dakite noiz hasi, noiz amaitu eta gutxiago ere nork irabazten duen.



Korrikan ibiltzen direnak eta “paso” egiten dutenek

Alizia Zuriaren etxean “hazi” egiten denean izugarrizko estutasuna sentitzen du. Estutasuna desagertu egiten da berriro txikitzen denean eta zelaira irtetzen denean. Zelaian beldarearekin topatzen da, honek Zuriaren antitesia irudikatzen du, mundutik baztertu egiten den nagusia. Aliziak duen “jakinminak” beti lanpetuta egoten eragiten dio eta aldi berean alferkerian!


Karta-sorta baten bezala

Erregina eta erregea kartak baino ez izatea ez da kasuala. Kartak dituzten balioa konbentzionala da, guk (jokalariek) ematen diegun balioa dute. Nagusien munduan, Aliziak ikusiko duen bezala, balio guztiak edo gehienak konbentzioak dira. Karta joku baten bezala, batzuei erregea izaten tokatzen zaie eta beste batzuei ordea, gehiengoari, soldadu izatea. Euren balioa konbentzioak diren jolas arau batzuen menpe dago. Nagusien mundu osoa gobernetzen dituen arauak, Aliziak ikusten duen bezala, ez dute sentsurik. Bizitza erreginak bere lorategian antolatzen duen “croquet” partidua bezain arbitrario eta zentzugabea da.
 

Alitzia goi-mailan

Alizia erregina eta erregearekin topo egiten denenan Inglaterrako goi-mailako gizartearekin erlazionatzen da.



Inglaterraren definizio bat
Kapelugin eta erbiaren merendolan, kapeluginak zera esaten dio Aliziari: “denbora arratsaldeko seiretan gelditu da, hemen beti gaude te-aren orduan”. Inglaterrako konbentzio gustietatik ez al da hau zentzugabeena eta funtsezkoena aldi berean? Te-aren rituala ingelesen zentzugabekeriaren gailurra da, Aliziak “zoroen herrian” dagoela baieztatzen du. Cheshireko katuak ohartarazi zion bezla: “hortik kapelugin bat bizi da, eta beste helbide horretatik erbi bat…berdin dio norengana zuzentzen zaren…biak daude zoro!”




 Ametsaren esanahia

Alizia errealitatera itzultzen da esnatzen denean, bere ahizpa ondoan dago. Bere ahizpak Aliziaren ametsaren esanahia “ulertzen” du berehala. Saiatzen da Alizia etorkisunean irudikatzen; emakume nagusia, seme-alabeekin…baina umearen arima gordetzen. Bere umeei Mirarien Muduko bidaia kontatzen dien bitartean, euren poza eta tristuran bere umeetako gogoetak berbiziko dituelarik.
Barneko espazioak
Alizia Mirarien Munduan Lewis Carrollek umearen azken eta behin betiko ametsa kontatzen digu: umea nagusien munduarekin topo egiten duen ametsa, ez kanpotik ikusteko baizik eta barnean sartzeko. Mundu hau umearentzat erakargarria eta nazkagarria, misteriotsu eta arrunta, arrazionala eta gustiz zentzugabea da aldi berean. Ikuspuntu honetatik, Alizia giza aurkikuntza handiak gure barnean daudela eta ez kanpo espazioan aldarrikatzen duen garaiko lehenengo narrazio handian bihurtzen da. Marcel Proustek (En busca del tiempo perdido), James Joycek (Ulises) eta Thomas Mannek (La montaña mágica) Carrollek XIX. Mendean iniziatu zuen mundu liluragarri honen esplorazioa jarraitzen dute.








No hay comentarios:

Publicar un comentario